2007an Sidneyn martxan jarritako kanpaina baten berri eman nahi izan du Orain Hernanik: Planetaren Ordua.
Gaur, iluntzeko 20:30etatik 21:30etara etxe eta enpresetako gailu elektrikoak itzaltzeko eskatu dute.
«Aldaketa klimatikoari aurre egiteko keinu sinbolikoa»
Orain Hernanik azaldu du bat egiten duela Planetaren Ordua kanpainarekin, eta herritar guztiei egin die gonbidapena, ekimenarekin bat egin eta «planeta osoari eragiten dion arazo honi ikusgarritasuna emateko».
Azaldutakoaren arabera, «Planetaren Ordua ordu batez argia itzaltzea baino askoz ere gehiago da; mugimendu haundia da, arazo global bati aurre egiteko: aldaketa klimatikoa».
Horregatik, argiak itzali eta «sare sozialak pizten» direla dio OHk, «mundu osoko gobernuei eskatzeko, energiari dagozkion aldaketa politikoak». Izan ere, dio «aldaketa klimatikoa biodibertsitatearen arazo larrienetakoa da».