Gurean dokumentala ekoitzi du Askekintza elkarteak, Euskal Herriko animaliadun festen ingurukoa, eta gaur izango da haren estreinaldia, Donostiako Trueba zineman. Arratsaldeko 16:00etan egingo dute, eta sarrera debaldekoa izango da. Dokumentalean, Hernaniko sokamuturrako irudiak ikusi ahal izango dira.