Eliz musika emanaldia egingo dute bihar Kantuz Abesbatzako kideek. Milagrosan izango da, iluntzeko 20:00etatik aurrera, eta beren ahotsak musikatzen arituko dira beste bost musikari: Ainhoa Galvany eta Ane Ibarra biolinarekin; Imanol Martinez Hervias, biolarekin; Yi-Wen Wang txeloarekin; eta Ane Arteche, arparekin.