Honoris Causa doktore izendatu zuen Angel Olaran misiolari hernaniarra Lleidako Unibertsitateak martxoaren 15ean egindako ekitaldian, eta horregatik zoriontzeko, harrera egin zion asteartean Udalak. Bertan izan zen, hain zuzen, Luis Intxauspe alkatea bera.
Zorionak, herritarren izenean
Besteak beste, Intxauspe alkateak Olaran zoriondu egin zuen «hernaniar guztion izenean». Eta eskerrak eman zizkion Etiopiako Tigray eskualdean, eta bereziki Wukro herrian, egiten ari den lan garrantzitsuagatik.
Harremana sendotzea, asmoa
Horrez gain, Alkateak eta misiolari hernaniarrak aprobetxatu zuten misioaren inguruan hitz egiteko: bertan Olaranek egiten duen lanaz, bere asmoez, eskualdearen egoeraz... Izan ere, Hernanik eta Wukrok harreman oso berezia dute aspalditik. Eta «horretan sakontzeko asmoa» azaldu du Hernaniko Udalak Angel Olaranen harrera aprobetxatuz.