Pentsioez gaur, No+Precariedad plataforma

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 23a, 01:00

Pentsioen gaia pil-pilean dagoela-eta, hitzaldia anto­latu dute gaurko, horien in­guruko azalpenak eta za­lan­tzak argitu eta adinekoen beharrak zein diren adieraz­teko. Hernaniko Podemos-Ahal Duguk eman du hitzal­diaren berri, baina No+Pre­cariedad plataformak anto­latu du. 

Biterin izango da, arra­tsaldeko 18:00etan hasita, eta alderdiak azaldu duenez, 20:00etarako bukatzea aurrei­kusten dute.

Lau gonbidatu, mahai-ingururako
Hitzaldia mahai-inguru mo­duan egingo dute, eta horre­tarako lau ordezkari gon­bidatu dituzte. No+Pre­carie­dad plataformaren izenean Izaskun Urruzola bertaratuko da, eta berak moderatuko du saioa; Jose Luis Elosuak ordezkatuko du Nagusilan elkartea; Eibarko Altzoako Alargunen Elkartetik Arrate Aranceta izango da bertan; eta azkenik, Aina Vidalek ere hartuko du parte, Toledoko Akordioaren jarraipen-maha­ian Elkarrekin Podemosen bozeramaile dena.

Herritarrei, deia
Gaiaren garrantzia ikusita, ber­taratzeko deia egin die Hernaniko Podemos-Ahal Du­guk herritarrei, eta bereziki ani­matu nahi dituzte adineko pertsonak eta pentsiodunak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!