Txistularien txanda izango da asteburu honetan, eta beraiek jarriko diote erritmoa larunbat eta igandeari.
Urtero bezala, bihar gaztetxoenen txanda izango da; Milagrosan egingo dute txapelketa egun osoan zehar. Goizeko 11:00etan hasiko dira A kategoriakoak; B mailakoak izango dira ondoren; eta handik bazkaltzera joango dira Xalaparta elkartera. Arratsaldean jarraituko dute, D kategoriako taldeekin (17:00etan). Aurreikusten dute 18:00ak aldera izango dela sari-banaketa.
Etzi borobilduko dute jaialdia Topaketarekin. Goizeko 10:00etan elkartuko dira txoko askotako txistulariak, eta ordutik, herria girotzeari ekingo diote, eguerdira arte. Orduan, egingo dute bazkaria Otsua-Enea sagardotegian.