Lau lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, astearte goizean, iazko azaroan Belen Gonzalezi egindako agurrarekin lotuta: Oihana Garmendia, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia. Arratsaldean utzi zituzten aske, eta iluntzean, elkarretaratzeak egin zituzten hainbat herritan, Ez gaituzue geldituko lelopean, atxiloketak salatzeko. Hernanin ere egin zuten kontzentrazioa, Plazan.