Bisita berezia jaso zuten atzo, Kronikako langileek. Bulegora azaldu ziren, Inmakulada ikastetxeko 4-5 urteko gaztetxoak, eta ikusi zuten nola egin eta inprimatzen den eguneroko Kronika. Oilar Txikia ipuin bana jaso zuten opari guztiek, Dobera Euskara Elkartearen eskutik.