Bertso Gutiziak gozatzeko sarrerak gaurtik, bazkideek

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 01:00

Apirilak 20an izango da aurten Bertso Gutiziak; bertso saioa eta gutiziaz osatutako afaria uztartzen dituen ekimena. Arra­tsaldeko 19:00etan izango da. Eta saioaz gozatzeko sarrerak, gaur jarriko dituzte salgai, Do­be­ra-Kronikako bazkideentzat, bulegoan (Larramendi 11, be­hea). Eta gainerakoek, hilaren 26tik aurrera eskuratu ahal izan­go dituzte, bulegoan edota Kixkal eta Aralar tabernetan Hernanin; Ereñotzuko Irrintzin; Astiga­rra­ga­ko Ikatzan; edo Goizuetako Amaian. Baz­ki­deek 20 euroan, gainerakoek 22 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!