«Udaran haur sahararrak hartzeko, ez daukagu harrera familia berririk, eta pena haundia da»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 22a, 01:00

Datorren asteartean buka­tuko da epea, Oporrak Bakean pro­gramaren barruan, aur­ten­go udaran haur sahararrak etxean hartzeko. Eta Hernanin, oraindik, hiru harrera familia besterik ez daude, beste urte ba­­tzuetatik errepikatu dute­nak: «larrialdi dei bat egin nahi du­gu, lau familia berri behar ditu­gulako. Aurreko ur­teotan, zortzi familia ere izan ditugu; baina aurten hiru errepi­ka­tzaile besterik ez dauzkagu, ez daukagu harrera familia be­rririk, eta pena haundia da», adierazi dute Oporrak Bakean programaren arduradunek.

Hitzaldi informatiboa, gaur
Familia berriak animatzeko asmoz, hitzaldi informatiboa antolatu dute gaur, arratsal­de­ko 19:00etan Biterin. Bertan izango dira programako ardu­radunak, azalpenak emateko; eta baita zenbait harrera fa­milia ere, beraien esperientzia kontatu eta bertaratuen za­lan­tzak argitze­ko.

Programan izena eman nahi duten familiek, edota in­formazio gehiago nahi dute­nek, hiru bide dauzkate: Aris­tizabal 7 lokalean, 943 33 70 17 telefonora deituta, edo marijo-m@hernani.eus emailean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!