Laburbirako zortzi filmak ikusgai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 22a, 01:00

Hernanira iritsiko da gaur Laburbira, eus­kerazko film laburren zirkuitua. 15garren edizioa izango du aurtengoa, 29 herri bisitatuta; eta urtero bezala, Hernani egongo da horien artean, Dobera Euskara Elkartearen eskutik.

Sandiusterrin izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita, eta hilabete honetako Zinea Euskaraz! saioa eskainiko dio­te Laburbirari. Sarreraren truke, borondatea eskatuko dute.
Zortzi filmek osatzen dute zirkuitua, eta helburua da, «eu­skerazko sortzaileen lana eza­gutaraztea, euskeraz ekoiz­ten jarraitu dezaten aukera emanez, eta ikusleei geurean sortutako film frexkoez goza­raztea», azaldu dute.

Ordu eta laurdeneko saioa
Jarriko dituzten film labur ge­hienak, 2017an ekoiztutakoak dira, guztiak euskeraz, baina elkarren artean oso desberdi­nak: «umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, edota kultu­raren eta hizkuntzaren transmisioari keinua dira, bes­teak beste, saioaren osagaiak», aurreratu dute.

Ordu eta laurdeneko saioa izango da, eta hauek dira, iku­siko diren zortzi filmak: Ilun­petan (Koldo Ca­rranzarena), Night Shift (Izaskun Arandia), Higa­du­rak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), Ejecutor (Javi Arriaga), Tazan (UDA films), Areka (Atxur animazio taldea), Kreba (Oier Fuen­tes), eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga).

Landetxe batean asteburuko egonaldia, zozketan
Gainera, aurreko urtean be­zala, lehiaketa antolatu dute, Laburbirako ikusleen artean: lan­detxe batean bi lagu­nen­tza­ko bi gaueko egonaldia zoz­ketatuko dute.

Parte hartzeko, sartu behar da www.kameratoia.eus web orrian, Laburbira 2018 ikusle­en­tzako zozketa atalean; eta ber­­tan dagoen galdetegia eran­­tzun. Ema­nal­diaren ondoren egin behar da hori, noski. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!