Kontzertu berezia eskainiko du larunbat honetan, Kantuz abesbatzak. Eliz musika emanaldia izango da, arratsaldeko 20:00etan, Milagrosan. Igor Arroyok zuzenduta, bost musikariren laguntza izango dute: Ainhoa Galvany eta Ane Ibarra biolinarekin, Imanol Martinez Hervias biolarekin, Yi-Wen Wang txeloarekin, eta Ane Arteche arparekin.