Asteburu honetan ospatuko dute, Hernaniko XIII. Txistulari Jaialdia. Larunbatean, Txistulari Gazteen Txapelketa izango da, Milagrosan. Goizean bakarlariak ariko dira: 18 A kategorian, eta 16 B kategorian; tartean, Enara Arruti, Julen Beraza, Ane Telletxea eta Manex Zabaleta hernaniarrak. Eta arratsaldean, taldeka, bost talde guztira; tartean, Hernaniko Txilibita txistu taldea. Igandean, Txistulari Topaketa egingo dute, herriko kaleetan.