Martxoaren 9 eta 10ean izan zen Euskadiko XII. Musikari Gazteen Lehiaketa, eta Eneko Sotak eta Claudia Alduncinek bakarrik ez, beste bi hernaniarrek ere jaso zuten saria. Alicia Maizak bigarren saria lortu zuen, 12-15 urteko piano bakarlarien artean. Eta Joseba Kortak ere, bigarren saria lortu zuen, talde instrumentalean, pianoa lau eskutara modalitatean. Hori bai, bi kasuetan, aurreneko saririk ez zuten eman, hutsik geratu zen. Kortak, gainera, aipamen berezia lortu zuen, bonbardinoarekin.