Familia berrien bila dabiltza Hernanin, udaran haur sahararrak etxean hartzeko, Oporrak Bakean programaren barruan. Izan ere, apuntatu diren hiru familiak errepikatzaileak dira, eta ez da familia berririk aurkeztu.
Horregatik, larrialdi dei bat egin dute, lau familia berri behar dituztelako: «zortzi familia ere izan ditugu aurreko urteotan, baina aurten hiru errepikatzaile besterik ez, eta pena haundia da», diote.
Horren inguruan, hitzaldi informatiboa antolatu dute bihar, arratsaldeko 19:00etan Biterin. Bertan egongo dira, harrera familia batzuk ere, beraien esperientzia kontatzeko eta zalantzak argitzeko.
Informazio gehiagorako eta programan izena emateko, hiru bide jarri dituzte aukeran: 943 33 70 17 telefonoan; Aristizabal 7 beheko lokalean; edo marijo-m@hernani.eus.