Eraso arrazisten kontra, jaialdia bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 21a, 01:00

Festa berezia izango da bihar, Atsegindegin: Eraso Arrazisten Aurkako Elkartasun Jaialdia. Arrisala elkarteak eta Euskal Herriko Federazio Islamikoak antolatu dute, eskertzeko Her­nanin beti jaso izan duten ba­besa eta elkar­tasuna, eta baita martxoaren 4ko mobiliza­zio­an jaso zutena ere, mezkitan izan­dako eraso arrazistaren ondo­ren: Moroak kanpora zioen pin­taketa ager­tu zen, mezki­tako atean.
Beraz, babes hori eskertze­ko, jaialdia antolatu dute bihar, arratsaldeko 20:00etan Atse­gin­degin. Jaialdia antolatzeko, herriko hainbat elkarte edo tal­deren babesa izan dute: CD Hernani, Amher, Stop Desa­hu­cios, Gazte Bizilagunak, Her­na­­niko Parrokia, Hernani Errug­bi Elkartea, Duintasuna elkartea, Hernaniko Eliza Kristau Eban­je­likoa, Caritas, eta Hernaniko Gazte Mugimendua. Jan-eda­na prestatuko dute, eta musika ere izango da, jaial­dian.

Eraso arrazistaren ondo­ren, Hernanik hartu duen irudi homofoboa ezabatu nahi dute, be­ti sentitu duten ba­be­sa­ga­tik, eta ekintza multikultural asko antolatzen direlako herrian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!