Euskaraldia antolatzen hasteko garaia da, eta horretarako bigarren bilerarako gonbidapena egin nahi du Berrehun euskara taldeak astigartar guztiei. Gaur elkartuko dira, ikastolako aretoan 18:30etan. Euskaraldia antolatzeko bilera guztiak irekiak izango dira. Aurkezpenera bertaratu ezin baina proiektuan interesa dutenei ere zabaldu da deialdia.
Otsaila amaieran aurkeztu zuten Euskaraldia Astigarragan Berrehun euskara taldekoek. 17 lagun hurbildu ziren, eta oso pozik daude herritarrek emandako erantzunearekin. Beraz, interesa badu norbaitek, animatzen dute bileran parte hartzera.