ASte Santua ate joka dago eta gaur adiskidetze sakramentuaren elkarteko ospakizuna egingo da, 19:00etan, Andre Maria Zeruratzearen Parrokian. Gaurkoa urteroko lehenengoa izaten da eta Pasio edo Erramu Igandeak jarraituko dio, 10:30etan. Erramuen bedeinkazioa eta Eukaristia eta Familien meza egongo dira. Eta datorren asteko ostegunean hasiko da Aste Santua Pazko Hiru Urrenarekin; Ostegun, Ostiral eta Larunbata Santuarekin eta Piztuera igandearekin. Astelehenean Pazko Biharamuna ospatuko da. Egunero egongo dira elizkizunak eta ostiralean gurutzebidea ere antolatu da.