Sarrerak salgai, Bertso Gutizietarako

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 21a, 01:00

Bueltan da Bertso Gutiziak saioa. Kro­nikak antolatuta, eta Insalu­sen laguntzarekin, bertsoak eta afaria uztartzen dituen ekimena apirilaren 20an egingo da, arratsaldeko 19:00e­tan, Basque Culina­ry Centerren, eta sarrerak as­te­ar­tean jarriko dira salgai.
Aurtengoan, Maialen Lu­jan­bio, Unai Agirre, Aitor Men­di­luze eta Aitor Sarriegi ariko di­ra bertsotan, eta gai-jar­tza­ile lanetan, Amaia Agirre.
Ondoren, ohi bezala, BCCeko ikasleek prestatutako jaki goxoak dastatu ahal izango dira.

Sarrerak, ohiko lekuetan
Aurrena Kronika-Doberako baz­kideei eman nahi zaie au­kera, sarrerak erosteko. Ho­rre­la, Kronikako bulegoan ber­tan erosi ahal izango dituzte, larunbatera arte, 20 euroan.
Bazkide ez direnek, berriz, hilaren 26tik aurrera erosi ahal izango dituzte, 22 euroan, ohiko lekuetan: Her­nanin, Kroni­ka­ren bulegoan (Larra­men­di, 11), eta Kixkal eta Ara­lar tabernetan; Ereñotzun, Irrintzi tabernan; Astiga­rra­gan, Ikatza ta­bernan; eta Goi­zuetan, Amaia kafetegian.

Autobuserako izenematea, sarrerak erostean
Bestalde, aurreko urtean beza­la, gauean BCCetik Hernanira bueltatzeko autobusa jarri nahi da, baina izena ematen duten lagun kopuruaren arabera jarriko da. Beraz, sarrerak erostean jakinarazi beharko da autobusa nahi den ala ez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!