Arantzazuko Ama ikastolako ikasleek Ekofish 2018 proiektuan parte hartuko dute eta telazko poltsak plastikoaren ordez erabiltzea bultzatuko da Astigarragan. Pasaiako Itsas Gela elkarteak laugarren urtez martxan jarri du eta helburu nagusia, itsas hondakinen arazoaren kontzientziazioa eta desagertzea sustatzea izan da.
Astigarragan ere martxan jarriko dute proiektua eta helburua, kasu honetan, plastikoaren erabilpena murriztea izango da. Horretarako telazko poltsen erabilpena indartuz.
Proiketua pilotoa izango da eta martxotik kurtso bukaera arte garatuko da, nahiz eta oraindik datak zehaztu gabe egon.
Arantzazuko Amako DBHko 2B klaseko gazteek antolatu eta koordinatuko dute proiektua. Hiru lan talde (harremanak, komunikazioa eta produkzio taldeak) egongo dira eta bakoitza alderdi desberdinetaz arduratuko da.
Poltsen produkziorako lehengaiak jasotzen hasiko dira eta herri osoa inplikatu nahi dute
Poltsen produkziorako behar diren lehengaiak jasotzeko Astigarragako komertzioak inplikatu nahi dituzte, baita bestelako lekueak ere (udaletxea, kultur etxea...) Astigarragako dendak (txutxe-denda, fruta-denda, arropena...) eta herritarrak. Mezua bidali da, zenbat jendek parte hartu nahi duen jakiteko. Oihala eskuratzeko, bilketa kaxa batzuk jarriko dira denda horietan, udaletxean, kultur-etxean eta baita eskolan ere. Bilketa horretan Astigarragako eta Martuteneko herritarrak inplikatu nahi dituzte, eta horretarako kartelak egiteko asmoa dago. Egokia ikusten dute bestelakoetan ere (eskola irratia, web guneetan, herriko aldizkarian...) proiektuaren berri ematea.
Poltsen produkzioan jostunen elkartekoek eta aiton-amonek ere parte hartuko dute, eta baita laguntzeko prest dagoen edozein herritar ere. Horretarako lokal baten beharra ikusten dute, tailerra aurrera eramaten dutenerako.