Udalak Guraso Elkarteak proposatutako hitzarmena sinatu du

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 21a, 01:00

ASTIGARRAGAKO Udalak Gu­ra­so Elkarteak proposatu dion hitzarmena onartu zuen au­rreko astean, ospatutako Hez­kuntza, Euskara eta Gazteri ba­tzor­dean. Dirulaguntza 7.467 eurokoa izango da aur­ten. Kopuru horren bidez eskolor­duz kanpoko jardu­erak eta guraso eskola ber­matuko dira.
Akordio honekin bermatu nahi da elkartearen eta ikas­tolaren funtzionamendua ka­­li­­­­tatezkoa izatea. Hortaz, es­ko­la kirola eta igeriketa kan­pai­na bultzateko 17.000 euro bi­deratuko ditu. Aipa­tutakoak diruz laguntzeko Astiga­rra­ga­ko Udala eta Herri Eskolaren arteko lankidetza hitzarmena onartu zen azkeneko kirol-batzordean.
Akordio horietaz aparte, beste ekimen bat bideratuko da Herri Eskolako zuzendari­tza­rekin batera, dagoeneko mar­txan dagoena: psikomo­tri­zi­dade zerbitzu berezia.  Jar­­du­era 2016ean ere anto­latu zen eta 1.296 euroko aurre­kontua suposatuko du Udala­rentzat. Aurten ia 26.000 euro bide­ratuko ditu Udalak Herri Es­kolako ekintzetara.

Ikastolaren haundipena Eusko jaurlaritzak ordainduko du
Bes­talde, udal gobernuak «hez­­kun­­tza­rekiko kon­pro­mi­so sen­­doaren baitan» herriko ikas­tolaren haundipena ahal­­­­bi­­detuko du. «Udal talde jel­tza­­learen gestioei esker, haun­­­dipena Eusko Jaurla­ritzak ordainduko du, beraz obrak kostatuko dituen ia bi milioi eta erdiak ez dira Asti­ga­rragako udaleko parti­detatik atera beharko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!