Ez da asteburu borobila izan, pelotari hernaniarrentzat, asteburu honetan. Hiru semifinal jokatu dituzte, eta soilik Unax Uitzik eta Mikel Lasak lortu dute finalera pasea (22-8), Udaberriko Txapelketan. Aldiz, Gipuzkoako Txapelketan, galdu egin dute Mattin Arluziagak eta Manex Martinek (6-18), eta Jon Jarak eta Unai Etxarrik (6-18), infantil mailan. Edozein kasutan, CD Hernanik bi bikoteak zoriondu nahi izan ditu, egindako txapelketa onagatik.