Igandean jokatu ziren, Oñatin, Emakume Master Cup txapelketako semifinalak; eta elite mailan, elkarren kontra aritu ziren Patri Espinar eta Amaia Araiztegi. Aurrenekoak lortu zuen garaipena, Eneritz Arrietarekin, Araiztegi eta Maddi Mendizabalen kontra (18-6). Igandean jokatuko dute finala, Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxanizen kontra, Eibarko Astelenan. Bertan aurkeztuko dute finala, gaur 12:00etan.