Martxoaren 26ra arte, zabalik dago izenemate epea, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Aldundiek antolatutako udalekuetan: 2005-2011 artean jaiotakoentzat eta 2001-2004 artekoentzat. Izenematea Biterin, kiroldegian, HHZn eta beste hainbat txokotan jarritako esku-orriak beteta egin daiteke, Udaleko Gazteria Sailean (udaletxea, 4. pisua), edo gipuzkoangazte.eus helbidean. Zozketa apirilaren 10ean egingo da.