«Zergatik baimendu zuen EH Bilduk, igerilekuak horrela egitea? Orain, instalazio okerragoak dauzkagu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 01:00

Kiroldegiko igerileku berrien obrarekin, kritiko azaldu da Hernaniko EAJ-PNV, prentsa ohar baten bitartez. Azaldu du, 2017ko abuztutik ari dela igerilekuen obrengatik galdezka. «Garaiz bukatu ez ziren obra ba­tzuk dira, bere kostua haun­ditu egin zen 2.164.702,54 eurotik 2.570.247,85 eurora eta in­bertitzen jarraitu behar da; eta guk zalantzan jartzen du­gu, jarri diren elementuak, ho­beak ote diren lehengoak baino: klo­roa kudeatzeko, lehen ez zena manipulatzen eta orain hala egin behar dena; ozonoa ku­de­­atzeko, instalazio berriarekin aurreikusten ez zena baina jarri behar dena; berogailua; ura berotu eta aireko hezetasuna kentzekoa...», dio EAJk.
Era berean, uste du ez dela erabili material zaharretik ezer, «ez baitituzte gure galderak erantzuten»; eta dio derrigorrezkoa zela, egoera onean zegoena berrerabiltzea: «zerga­tik ez zen ondo babestu ozonoaren makina? Zergatik ez di­ra igerileku haundiko filtroak era­bili oraingo igerileku txikian?».
EAJk dio, baita ere, igerileku txikiko tenperatura 2 gradu jaitsi dela, «legeak mantentzea baimendu arren», eta gurasoak kexu direla, haurrak izoztuta ateratzen direlako: «120 sinadura bildu dira». Eta dio, izoztuta geratzen dela jendea, pasilloetan eta aldageletan ere, tenperatura oso bajua delako; igerilekuek fugak dauzkatela eta makinen gelan goterak sortzen direla; edota dutxetako uraren presioa eta kopurua nabarmen gutxitu dela.
EAJk azaldu du, «burugabe­keria» nabarmenetako bat, he­zetasuna kentzeko makina dela: «bere ateak paretaren kon­tra daude; nola sartzen dira makina puntuan jartzera? Gai­nera, makina osatzen duten bi blokeak, alineatuta egon beha­rrean, zinta amerikanarekin lotuta daude».
Horren aurrean, EAJk azaldu du, igerilekuen tripetan lane­an aritzen diren enpresei gal­detu diela: «eman dizkigu­ten datuekin, uste dugu instalatutako elementuek ezingo du­tela zerbitzu egokirik eman, igerilekua errendimendu osoan dagoenean».
Horregatik, galdetu du: «diru publikoa modu bidegabean erabili da obra honetan? Zer­ga­tik baimendu du EH Bilduk igerilekuak horrela egitea, eta orain Hernanik instalazio haun­diagoak bai, baina lehen­goak baino okerragoak izatea?», kritikatu du EAJk. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!