Laburbirako filmak ikusgai, etziko ‘Zinea Euskaraz!’ saioan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 01:00

15garren edizioa du aurtengoa Laburbirak, euskerazko film laburren zirkuituak. Otsaila­ren 28an abiatu zen Bergaran, 29 herritara iristeko; eta ho­ri­e­tako bat, Hernani izango da, beste urte batez, Dobera Eus­kara Elkartearen eskutik.
Ostegunean izango da hori, 18:30etan hasita Sandiusterrin, Laburbirari eskainiko baitiote, hilabete honetako Zinea euskaraz! saioa.
Euskerazko zortzi film la­bu­rrek osatzen dute aurtengo zirkuitua: Ilunpetan (Koldo Ca­rranza), Night Shift (Izaskun Arandia), Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), Ejecutor (Javi Arriaga), Tazan (UDA films), Areka (Atxur animazio taldea), Kreba (Oier Fuen­tes), eta Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga).
Gainera, landetxe batean egonaldia zozketatuko dute, La­burbirako ikusleen artean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!