Pentsionisten mozioa, gaurko plenoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 01:00

Hileko azkeneko asteartean ez, gaur egingo dute martxoko plenoa, astebete aurreratuta, Aste Santuagatik. Udaletxeko pleno aretoan izango da, arra­tsaldeko 19:00etan, eta soilik lau pun­tu landuko dituzte.
Abenduko eta otsaileko ak­tak onartzea izango da aurre­ne­koa, eta martxoko dekre­tu­en berri ematea bigarrena. Gero, landuko dute berrestea otsailaren 26ko dekretua, Gi­puz­koako Hondakin Kontsor­tzioak 2018 urterako onar­tu­tako tarifen aurkako errekur­tsoa jartzeari buruzkoa.
Eta azkenik, mozio bat ezta­baidatuko dute, Duintasuna Gipuzkoako Jubilatu eta Pen­tsio­dunen elkarteak aurkeztu­takoa. Bertan, jaso dituzte jubi­latu eta pentsionisten eskae­rak: %0,25eko igoerarekin apur­tzea, 1.080 euroko pentsio mi­ni­moa ezartzea, KPIa erre­fe­ren­tzia bezala hartzea igoerak aplikatzeko, eta Babes eta Se­gur­tasun Sozialerako era­kun­de propioa sortzea EAEn.

Aurretik, Hirigintza Batzordea
Plenoaren aurretik, Hirigintza eta Ingurumen Batzordea ere bilduko da, 18:00etan, udale­txe­ko 1go bilera gelan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!