‘Soka’ gaur, Antzerki Zikloa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 20a, 01:00

Gaur hasiko da Antzerki Zikloa Biterin, beste behin; eta beti bezala, hiru obra eskainiko di­tuzte, hiru egunez: Soka edo Cuerda izenekoa emango dute gaur, hasteko. Tanttaka Teatroa konpainiak eskainiko du, gaz­te­laniaz, 20:00etan hasita.
Estreinako saio hori ikus­te­ko, sarrerak geratzen dira oraindik, eta Biterin daude salgai, 7,5 euroan.
Soinketako irakasle bat da antzezlaneko protagonista, eta 11 urteko mutiko baten gorpua topatuko du gimnasioan, soka batetik urkatuta. Gertatuta­koa­ren errudun balitz bezala, eta bere inguruak baztertuta, errua eta erantzukizunaren arteko mugak bilatzeari ekingo dio. Iñaki Rikarte aktorea ariko da protagonistaren paperean.

‘Ergela’ antzezlana, bihar
Sarrerak geratzen dira, baita ere, biharko antzezlana ikus­te­ko, zikloko bigarrena: Ergela. Euskeraz eskainiko du obra, Txalo produkzioak konpainiak, Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreen eskutik. Bigarrenak, dirua azkar irabazi nahian, ikerketa psikologiko baterako emango du izena; baina en­pre­sariak ez dio bidea horren erraz jarriko. Sara Cozar da ikerketa hori egingo diona.
Biterin izango da biharkoa ere, 20:00etan; eta 7,5 euroan erosi daitezke sarrerak.
Aldiz, dagoeneko ez da to­ki­rik geratzen, osteguneko an­tzez­lanerako: Txarriboda. Hika teatroaren obrarako sarrerak, berehala agortu ziren.
Mireia eta Imanolen arteko ezkontza kontatuko du obrak; ezkontza baino, txarriboda itxu­ra hartuko duena, hainbat sorpresak kolokan jarriko bai­tute ospakizuna... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!