Pasa den asteburuan ospatu zen Euskadiko XII. Musikari Gazteen Lehiaketa, eta bertan hartu dute parte Eneko Sota akordeoi-joleak eta Claudia Alduncin klarinetistak. Sota hirutan izan da txapelduna, eta Alduncin, behin. Gauzak horrela, aurten ezin zuten bakarlari gisa parte hartu, eta Iparhaize bikotea osatu dute, talde instrumentalen kategorian parte hartzeko. Baita asmatu ere; bigarren egin dute! Interpretatu zituzten obrak izan ziren: Bach-en Sonata Sol minorren BWV 1020, Gorka Hermosaren Gernika 1937-04-26 eta D´Riveraren Venezuelako balsa.