Hernani txistularien topaleku bihurtuko da asteburuan, XIII. Txistulari Gazteen Txapelketa, eta Topaketarekin.
Txistulari gazte baina abilak
Larunbateko lehiaketaren helburua da txistulari gazteek elkar ezagutu eta bata-bestearen lanaren berri izatea.
Txapelketa 11:00etan hasiko da, 12 urte arteko bakarlarien A kategoriarekin. Segidan, 11:45ak aldera, B kategoriakoak, 13 eta 16 urte arteko bakarlariak ariko dira.
Xalaparta elkartean bazkaldu ondoren, 17:00etan ekingo diote, D kategoriakoek, taldeka ariko direnek.
Sari banaketa 18:00ak aldera egitea aurreikusten da.
Topaketan, elkarrekin
Jaialdia borobiltzeko, Txistulari Topaketa egingo da igandean. Txoko guztietako txistulari gazte nahiz heldu, diana jotzen aterako dira 10:15etan, eta 12:30etan kalejiran aterako dira berriro, plazan ttun-ttuna jotzeko.