Etxeko lanak «errepresio ideologiko» gisa ulertzen ditu Hernaniko Ikasle Abertzaleen antolakundeak (Hernaniko ikasle euskalzaleon, sozialiston eta feministon antolakunde iraultzaileak). «Burgesiaren beharrak asetzera bideratutako hezkuntza» honen tresna direla azaldu du, eta horregatik, grebarako deia zabaldu du.
Astebetez, greba
Gauzak horrela, grebarako deia egin du. «Etxeko lanei uko eginez eta martxoaren 21eko greban hezkuntza sistema geldiaraziz (...) Kaleak beteko ditugu langile klasearentzako den hezkuntza sistema sortzen hasteko; erreformei, etxeko lanei, ikasleekiko duten jarrera infantilistei, selektibitateari, burokraziari, eduki klasisteti... ezetz esanez».
Izan ere, «nazkatuta» agertu dira, «klasean zazpi ordu pasa ondoren, etxean lanak egiteaz, kontsumora bideratutako aisialdia soilik izateaz, partikularretara joateaz, zoriontasun apurra bilatzeko drogen kontsumoetara jo beharraz...». Horregatik guztiagatik «hezkuntza sistema kapitalistaren alienazio forma honi ezetz» esan nahi diote.
Manifestazioa, Donostian
Grebarekin batean, manifestazioak ere egingo dira hainbat herri eta hiritan, asteazkenean. Hernaniarrek Donostiara joateko deia egin dute: 12:00etan aterako da Ibaetako Aulariotik.