Hernani eta Astigarragako txirrindulariak bikain, Peña Otañon

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 18a, 01:00

Bederatzi taldetako 80 bat txirrindulari alebin eta infantilek hartu zuten parte atzo, Hernaniko JOCC taldeak antolatutako Peña Otaño sarian, eta lan bikaina egin zuten denek. Alebinetako nesketan Intza Nava­rro, Elizatxo ikastolakoa izan zen txapeldun, eta Amets Goikoetxea Astigarragako Herri Eskolakoa bigarren; lehenengo hernaniarraren saria, Langile ikastolako Ane Santakruzek jaso zuen. Mutiletan, berriz, Astigarragako Herri Eskolako Eneko Olveira hirugarren izan zen; aurreneko hernaniarra, Xabat Eizmendi, Langilekoa. Infantilei dagokienez, nesketan Maddi Etxabe izan zen txapeldun, eta mutiletan, alde ederra aterata, JOCC taldeko Unax Urretabizkaia; aurreneko hernaniarrari saria Aner Cilvetik jaso zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!