Atzo Urdazurin jokatutako Gipuzkoako Batel Ligako 9garren jardunaldia gogorra egin zitzaien arraunlari hernaniarrei. Absolutuetan, neskak, azkenak izan ziren, 10:11,96ko denborarekin; kadeteetan, mutilak, 14 eta 16garrenak, 07:56,21 eta 08:54,72 eginda; infantiletan, talde mistoa, 11garren, 06:31,14rekin; eta promesetan, neskak, 11garrenak, 05:27,50ekin. Promesetako bigarren batela, berriz, ez zen atera.