Euskaltzaleen Topaguneak martxan jarri duen Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren 12garren edizio honetan hartuko du parte Hernaniko Udal Liburutegiak, eta horrela, hernaniarrek euskerazko liburuak %35 merkeago erosteko aukera izango dute, eta baita 30 euroko txekea irabazteko aukera ere.
Deskontuak eta txekeak
Egitasmoan parte hartzea erraza da. Liburutegian euskerazko liburu bat maileguan hartu eta irakurri egin behar da, eta hau bueltatzean, fitxa bat bete. Horrekin, euskerazko liburu bat %35 merkeago erosi ahal izango da Balantxa, Elkar, Gaueko Komikiak eta Leokadistin.
Horrez gain, hilero euskerazko liburuak erosteko 30 euroko txekeak zozketatuko dira. Parte hartzeko epea maiatzaren 31ra artekoa izango da.