Urteak dira Oporrak Bakean programa martxan jarri zela, Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren haur sahararrei udara hemen pasatzeko aukera emateko. Baina azken urteetan behera egin du harrera familien kopuruak.
Aurten haur sahararrak etxean hartzeko izenemate epea irekita dago hilaren 27ra arte, eta iazko kopurua mantentzeko, 130 familia behar dira EAEn; Hernanin 5, baina berrien bila ari dira.
Informazioa, ostegunean
Izena emateko, Udaleko Lankidetza arlora jo behar da, Aristizabal kaleko 7ra, 943 33 70 17 telefonora edo marijo-m@hernani.eus helbidera.
Programan parte hartzeko nahikoa da udan denbora librea izatea, eta gogoa edukitzea. Udalak laguntzak ere ematen ditu, eta informazio gehiagorako bilera antolatu du, hilaren 22an, 19:00etan Biterin.