Euskara Ari Du erronkalariak batzen ari da Baietz Hernanik! egitasmoaren bueltan, eta dagoeneko, badira 236 lagun, hizkuntza-ohitura aldatu, eta euskerari keinu txikia egiteko erronkari heldu diotenak.
Eta bitartean, ekitaldi gehiago antolatzen ari da Euskara Ari Du; bihar, 19:00etan, Petra Elserrek hitzaldia emango du Biterin: Nik zugatik eta zuk nigatik. Nola eraiki euskal komunitate kulturanitza?
«Emakumea, ama, langilea, atzerritarra eta euskalduna izatea ez zen erraza izan» Elserrentzat hasieran, baina Euskal Herrian bere lekua eta identitatea bilatu ditu, eta Banaiz Bagara elkartea sortu zuen 2009an, euskera eta migrazioa lotuz. Xehetasunak bihar emango ditu.
Ari du, kantua ere
Beste egitasmo bat izan da, Ari du ari kantua grabatzea. Dagoeneko, herriko taldeen artean hedatzen ari dira, eta interneten (ikusi beheko lotura) bertan entzun daiteke kantu osoa. Karaokerako bertsioa ere aukeran jarri dute, bideoklipa grabatzen dutenerako, herritarrek ikas dezaten.