Bost musika emanaldi, datozen bi asteotan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 10a, 01:00

Hainbat entzunaldi antolatu ditu Norberto Almandoz Mu­si­ka Eskolak, bigarren hiru­hi­leko honetarako. Eta zita ho­rietako bost, datozen bi asteo­tan izango dira.

Martxoaren 15ean eskai­ni­ko dute aurreneko emanal­dia. Andra Mari elizan jarri dute zita, organo ikasleen entzu­nal­dia izango baita. Arratsal­deko 19:00etan hasiko da.

Hurrengo egunean izango dira beste bi emanaldi, biak ere mu­si­ka eskolako aretoan. Aurrena, 19:00etan hasita, txistu ikas­le­ek joko dute ba­kar­ka, eta txistu taldeek ere eskai­ni­ko dute saioa. Eta on­do­ren, 19:30etan, gitarra kla­si­koko ikasleek eman­go dute kontzertua, bertan.

Azkeneko bi kontzertuak, hurrengo astean izango dira, martxoaren 19an eta 22an. Astelehenekoan, hiru instru­-mentu entzungo dira: piano, zeharkako txirula eta biolin ikasleek joko dute, 19:00etan musika eskolako aretoan.

Eta ostegunean, piano eta teklatu taldeen kontzertua izango da, 19:00etan hasita hori ere, aretoan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!