Urteko bigarren irteera larunbaterako antolatu du Mendiriz Mendik. Urtarrilaren 19arekin, goiz pasa egingo da Igantzira, Unanu igotzeko. Goizeko 08:00etan aterako dira Atsegindegitik. Izenemateak 8 euro balio ditu bazkideentzako, eta 10, bazkide ez direnentzako.