Hernaniko Kirol Elkarteko waterpolo taldeak hernaniarrak animatu nahi ditu kirol hori egitera, eta kirola gerturatzeko, ate irekiak egingo ditu gaur eta hurrengo ostiralean, 19:00etatik 20:00etara. Horrez gain, bihar jokatuko du aurreneko lagunartekoa Hernanin, 13:30etan, Easoren aurka.