Trafikoaren erregulazioa, neurri azpimarragarriena

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Udalak Portu eta Elizatxoko espazio publikoa hobetzeko eta bizilagunen mugikor­ta­suna hobetzeko hiru urteko pla­na prestatu du.  Plangintza honen ardatz nagusiak hiru dira: trafikoaren erregulazioa, espazio publikoaren eralda­keta eta oinezkoen konexioen hobekuntza.  
Gauzatzeko epeei dago­ki­enez, hiru urtetan egitea au­rreikusten du Udalak (2018-2021). Trafikoaren erregu­la­zioa lehenengo neurria izango da, Aste Santuaren ondoren mar­txan jarriko da, eta espa­zio publikoaren eralda­ketaren lehen urratsak aur­tengo udan hasiko dira.

Eskola egunetan 20 minutuz etenda egongo da trafikoa
Elizatxo Ikastolaren ingu­ru­etan, sarrera-irteera orduetan pilatzen diren ibilgailuek se­gur­tasun arazo bat sortzen dute. Guraso askok autoz era­maten dituzte haurrak ikasto­laraino eta horrek arrisku egoerak sortzen ditu, bai auzo­kideentzat baita oinez ibiltzen diren guraso eta haurrentzat ere.
Arrisku hori murriztu nahian, Oindi kalean, eskola egunetan, ibilgailuen pasoa 20 minutuz etenda egongo da, sarrera-irteera orduetan (sa­rrera 8:45-9:05 eta irteera 16:15-16:35).
Larrialdietan eta kasu oso berezietan soilik pasatzea eskatzen da. Ordu zehatz horietan sartu edo irten behar duten bi auzoetako bizila­gunek txartela eska dezakete HHZn eta bi auzo elkarteen egoitzetan.
Trafikoaren mugatze hori apirilaren 16tik aurrera jarriko da martxan eta ikasturtea bu­katzen denean baloratuko da.
Larramendiko sarreratik:  1go abisua (seinaleen bidez): Larramendi-Elkano bidegu­ru­tze­an.
2garren abisua (seinaleen bidez): Larramendi-Oindi.
Kontrola (hesiaren bidez): Leokako Labaderoan. Udal­tzainek errepidea itxiko dute trafikora eta gurasoek gelditu eta bertan umeak uzteko au­kera izango dute. Leokako laba­deroko aparkalekuan buel­­ta eman ahalko dute.
Portuko sarreratik: Kon­trola (hesiaren bidez): Shangai taberna parean. Autobusek ere bertan emango dute buelta.
8:45 baino lehenago doazen gurasoek libre dauden ohiko aparkalekuetan utzi ahalko dute ibilgailua. Plan horren asmoa da, ahal den neurrian, ikasleak eskolara oinez joatea sustatzea.

Espazio publikoaren eraldaketa
Oinezkoei lehentasuna ema­teko neurri grafikoak pro­po­sa­tzen dira: lurra gorriz mar­gotzea, maila igotzea, erre­pidea zati batzuetan estutzea, apaintzeko elemen­tuak jar­tzea… Ibilgailuen abiadura jaitsiarazteko eta oinezkoei espazioa hartzera gonbidatzen dituzten neurriak, alegia.
Trenbidearen azpiko tune­laren barrualdea eta tune­la­ren Shangairen arteko kale­aren egokitzapena izango dira hartuko diren lehen neurriak. Ondoren egingo dira auzo­eta­rako sarbideen hobekun­tzak.

Oinezkoen konexioen hobekuntza
Neurri horiek osatuko dute plan­­gintza eta nabarmen­tze­ko­ak dira Pipiritako aldaparen zati bat zabaldu eta oinezkoen lehentasuna markatzeko ban­da bat margotzeko lanak. Horren lehentasuna epe luze­koa da.

Udala, auzotarrak eta eskola komunitateak elkarlanean egindako parte hartze prozesuaren emaitza
Auzoetako bizila­gunak eta es­kola komunitatea -ikasto­lako arduradunak eta gura­soak- parte-hartze prozesu batera gonbidatuta egon dira. Bertan parte hartu dutenekin batera erabaki eta diseinatu du Uda­lak plana.
Aspaldikoak dira Elizatxo eta Portu auzoetan mugi­kor­tasun arloan dauden kora­pi­loak. Parte-hartzaileek egin­da­ko diagnostikoa, propo­sa­me­nak/neurriak aholkula­ri­tza teknikoarekin batera landu eta adostutako proiek­tuaren emai­tza izan da ostegunean aur­kez­tu zen plana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!