Bigarren saioa egin zuten aurreko larunbatean, Goizuetan Lan eta Bizi egitasmoaren barruan. Eta oraingoan, hiru emakume izan ziren hizlari, Emakume ekoizleak eta elikadura burujabetza Nafarroan izan baitzen aukeratutako gaia, martxoaren 8aren harira: Domiña baserriko Maite Sanchez abeltzain goizuetarra, Leitzako Gotzone Sestorain gaztagilea, eta Maialen Chantre Mugarik Gabe Nafarroa elkartekoa. Udaletxean elkartuta, beraien esperientziak ezagutzera eman zizkieten, bertaratu ziren 15-20 herritarrei.