Azkeneko hilabeteetako lanen ondoren, dagoeneko bukatzen ari dira Sagardo Plazari dagozkion lanak. Abendu aldera egin zuen galdeketa Udalak, auzoko familien artean, eta horrela aukeratu zituzten jolastoki horretako elementuak. Horiek jarrita eta jolastokia osatuta, estalpea jartzen hasiak dira dagoeneko; lanekin jarraituko dute datozen asteetan, eta Udalaren aurreikuspenen arabera, martxoaren bukaerarako prest egon daiteke. Ordutik aurrera, parke berria inauguratu ahal izango dute herriko txikienek!