Familia osoak plana, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Igande arratsalderako plana antolatu du biharko Udaleko kultura sailak, beste behin. Arratsal­deko 17:00etan hasita, Kalean otso, etxean uso antzerkiarekin gozatu ahal izango dute astigartar gazte zein helduek.

«Egungo gizarteko arazo eta bizikidetzaren gaiak jorratzea» da asmoa.

Sarrerak, kultur etxeko harreran egongo dira salgai, bi preziotan: helduek 5 euro, eta haurrek 2,5 euro.

Ipuinen nahasketa
Patata Tropikala antzerki-laborategiak eskainiko du biharko antzezlana, ipuinen nahasketa bat izango dena. Helburua izango da, hain justu, «egungo gizarteko ara­zo eta bizikidetzaren gaia jorratzea, modu dinamiko eta dibertigarrian». Horreta­rako, txotxongiloak ere erabiliko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!