Eskolako genero tailerren eskutik, antzerkia 28an

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Martxoaren 8aren bueltan, azkeneko ekintza bat antolatu dute Goizuetan, martxoaren 28rako. Antzerki saioa eskainiko dute, Xalto eskolako jangelan, goizeko 11:00etan hasita. Hain justu, eskolako ikasleek eskainiko dute emanaldia, genero tailerretan landutakoarekin osatu dutena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!