Martxa herrikoiak eta master frogak puri-purian, aste hauetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 19a, 02:00

Master eta maila herrikoian martxa nagusi eta garrantzi­tsu asko maiatzatik aurrera izaten dira. Dagoe­neko Petri­tegi Astiga­rraga Taldea Mallor­ca 321 martxan eta Rom­pepiernas Sos del Rey Ca­to­licon egon da; Jon Blanco eta Mikel Arriaga astigartarrak, eta Ibon Iriondo hernania­rrarekin. Bi lasterketa hau­etan emaitzak ezin hobeak izan dira, ontzat emanez ne­gu luze honetako entrenamentu gogorrak.

Datozen bi aste bukaeretan bi erronka garrantzitsu dituzte: Los 10.000 del Soplao Cabezon de la Sal-en, 162 kilometrotakoa eta 5.000 metroko  desnibela duen  lasterketa, hau mendiko bizikletarekin. Eta Desafio Titanica; hau Oropesan, 291 kilometro eta 5.600 metroko desnibelarekin. Erronka polita baina oso gogorra da. Erlojuaren kontrako lau txirrindulariz osaturiko taldeek burutzen dute.
Ezin daiteke ahaztu etxe ondoan, Zarautzen, burutuko den Haimar Zubeldia&Zara­utz­ko Klasika Zikloturista. Bertan ere izango dira.
Gero ekaina iritsiko da eta ho­nekin batera entzute eta izen haundia duen Quebran­ta­huesos martxa zikloturista. Asti­garragako beste zikloturista asko bezala ere bertan izango dira.

Asteburu lasaia lasterketetan
Lasterketa gutxitan parte hartu zuten astigartarrek pasa den asteburuan. Jaime Rome­rok bizikleta puskatu zuen Aba­diñon eta ez zuen amaitu. Gipuzkoako infantil eta alebin Txapelketan aritu ziren   Tasio Sem­­perena eta Aketza Bolado. Lehenengo kanporaketa ez zuten pasa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!