Antzerkia, genero tailerraren emaitza

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitaraua martxoaren bukaerara arte luzatu da aurten Goizuetan. Datorren asteazkenean izanen da, hain zuzen, azkeneko jarduera. Antzerki-saioa eskainiko dute Xalto Eskolaren genero tailerrean parte hartu dutenek, bertan landu dituzten gaiekin osatutakoa. Eguerdiko 12:00etan izanen da, Xalto eskolako jangelan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!