Bigarren partidua jokatuko du gaur Aimar Olaizolak, Ander Imaz oiartzuarrarekin, Binakako Txapelketaren semifinaletako ligaxkan. Aurrenekoa irabazi egin zuten, eta beste partiduko bikote irabazlea izanen dute aurrean: Elezkano II eta Rezusta. Labriten jokatuko dute, arratsaldeko 17:00etan hasita, jaialdiko bigarren partiduan.