Merkataritza-gune haundien zabalkundeen ondorioengatik «kezkatuta», EH Bildu

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Eusko Jaurlaritza merkatari­tza-gune haundiei buruzko Lu­rralde Arloko Plana egiten ari da egun, eta hain justu, hori apro­betxatu dute EH Bilduko Gi­puzkoako herrietako haute­tsiek, horien inguruko kezka ka­leratzeko. 

Hain zuzen, Asti­garraga, Her­­nani, Irun, Hon­da­rribia, Erren­teria, Lezo, Pa­saia, Oiartzun, Do­nostia, La­sar­te-Oria, Andoain eta Usurbilgo ordezkariak izan ziren bertan: «geure lurraldearen ga­ra­pen iraunkor eta orekatuarekin lotutako eskaintza egin nahi dugu».

Eskaera luzatu diete, bereziki, EAJri eta PSE-EEri.

Kezka «partekatua»
«Kezka dugu, eta kezka hori partekatua da Gipuzkoako hainbat sektore sozioekonomikotan, mer­­kataritza-gune haundien zabalkundeak hankaz gora jarri ditzakeelako dagoeneko ahul xa­marrak izan daitezkeen orekak», hasi ziren azaltzen.

Hain justu, gaur egun Do­nostia inguruan merkataritza-gu­neek 180.000 m2 hartzen di­tuz­t­ela azaldu zuten: Txingudi, Lin­tzirin, Urbil, Garbera, Belar­tza... «Gaur egungoa gutxi ez, eta azken aldian maiz ari zaizkigu iristen merkataritza-gune haundiei buruzko albisteak. Gune berrien proiektuak nonahi sortu dira». 

«Mahai gainean dauden proiektu guztiak gauzatzen badira, beste 200.000 bat metro koadro izango ditugulako, datozen urteetan, eremu txiki honetan», azaldu zuten. Eta aipatu zituzten, besteak beste: Zaldunbor­dako outlet berria, Hondarribian; Garberaren zabalkundea, Ilunbe eta Belartza 2 Donostian; Tere­sategi eta Michelin, Lasarte Orian; Urbilen haunditzea, Usur­bilen…
Gainera paradoxa bat ere aurkeztu zuten: «haunditzeko joera hori ez dator bat mundu zabalean, eta guregandik gertu ere, nabarmentzen den ereduaren krisiarekin. Gaur egun, merkataritza-guneak ixten ari dira. Joera orokorra da, bestelako eredu batzuek, bereziki online merkataritzak, hartu duten indarrarengatik».

Oreka, helburu
Aldarrikatu zuten, hain zuzen, oreka bilatu beharra dagoela salerosketen munduan: «lurralde osoaren garapen iraunkorra bilatu nahi badugu, eta herri eta auzo biziak nahi baditugu, oreka ezinbestekoa da. Proiektu berri­en presakako tramitazioek desestabilizazioa ekar dezakete. Onar dezagun orain ere ahula dela oreka hori eta kaltetu nagusia, zalantzarik gabe, merkataritza txikia dela». Adibide gisa aipatu zuten, Donostian 557 denda itxi direla azkenaldian.

Erregulazioa, beharrezkoa
Horregatik guztiagatik, «sektrorea erregulatzea» ezinbestekoa ikusten dute: «inoiz baino beharrezkoagoa da merkataritza-, kon­tsumo- eta bizi-ohiturak zaintzea, eta gure herrietako izaera, erro sakonak dituena, babestea».

Horregatik eskaera luzatu die­te, bereziki, EAJ eta PSE-EEri: «batetik, Eusko Jaurlaritzaren Lu­­rralde Arloko Plan berrian, merkataritza-gune haundiei 2004­an ezarritako mugak berres­kura­tzea, eta bestetik, moratoria bat aplikatzea. Eta, halaber, plan hori onartu bitartean, Donostia inguruko udalek inongo garapenik ez ahalbidetzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!