Lau tailer, Aste Santuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Aste Santurako gero eta gutxiago falta da, eta familia gehienak ari dira haurren oporraldirako pla­­nak egiten. Lan horretan laguntzeko, hainbat es­kaintza izaten dira As­tigarragan, tartean, Uda­leko kultura arloak antolatzen dituen Aste San­tuko tailerrak dira. 
Hain zuzen, martxoaren 26tik apirilaren 6ra bitarte luzatuko dira eta dagoeneko irekita dago ize­na emateko epea. Ho­rretarako, Kultur Etxea­rekin jarri beharko da harremanetan: 943 33 50 64 telefonoan edo kultura@astigarraga.eus

Lau tailer, aukeran
Denera lau tailer izango dituzte aukeran 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek. Bi martxoaren 26tik 28ra, eta beste bi, apirilaren 3tik 6ra. Horiek izango di­ra, hu­rrenez hurren: Errit­mo exotikoak eta su­kaldaritza tailerra; eta zientziarekin jolasean eta sukaldaritza osasuntsua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!