San Antonera irteera, astebete atzeratuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Bihar egitekoak ziren, San Antonera edo Getariako sagura irteera, Men­di­riz Mendik antolatuta. Baina astebete atzeratu dute, eta datorren igandean izango da azkenean, martxoaren 25ean. Zarautzetik abiatuta, mahastietan barrena eta itsasertzearen goikaldetik ibiliko dira, Getariara iristeko, Talaia Bidetik. Behin Getarian, San Anton mendira igoko dira. Gaztetxo­en­tzako irteera da, eta Biterin elkartuko dira, goizeko 09:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!